Bi oinarri horiek finkatzeak ematen dio "elkarrizketa prozesuari egonkortasun eta segurtasunerako berme bakarra", Batasunaren iduriko. Hala azaldu du gaur talde negoziatzaileak, prentsa agerraldian. Gainera, beraien iritzian, agenda politikoaren baitako "hurbilpenak" ezinbestean jaso behar ditu lurralde egituraren eta erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidak. Izan ere, bi eztabaida horiek historian eman direla, eta oraindik ere "bizi-bizirik" daudela diote.
"Hurbilpena" lortzeko trabak ikusten dituzte, baina. Lan horretarako "euskal eragile politiko batzuk duten konpromiso ezak, aurreko hilabeteetan bezala egun ere, abagune benetan kezkagarria sorrarazi du". Hain zuzen ere, "blokeoaz" edo "krisiaz" ari direnean, horretaz ari direla argitu dute talde negoziatzailekoek.
Krisi egoera hori Espainiako Gobernuak eta euskal eragile politiko batzuk ukatu egin dutela salatu dute, irakurritako 10 puntuko prentsa oharrean. Arazoak ezkutatzea, hura gainditzeko "errezetarik okerrena" dela azpimarratuz.
Konponbide prozesua
"Metodologian eta agenda politikoan hurbilpena" behar dela nabarmendu du Batasunak
"Adostutako konpobidea" lortuko bada, bi oinarri bete behar dira, Batasunaren ustez. Alde batetik, "metodologia eta agenda politikoaren inguruko hurbilpen nahikoa" lortu behar da, eta bestetik, derrigorrezkoa da "prozesuaren partaide" diren alde guztien "berdintasunezko baldintzak bermatzea". Hori argi utzita, "alde anitzeko elkarrizketa abiatzeko", eta gatazka gainditzeko "bukaerako akordiorako hurbilpena bilatzeko" konpromisoa berretsi du Batasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu