Metroa herriz herriko mahaietan edo giza katean erostera deitu du Gure Esku Dago-k

2014ko ekainaren 4a
17:22
Entzun

Gora doa Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikari atxikimendua adierazi dioten herritarren kopurua. Milaka lagun elkartuko dira igandean Durango eta Iruñe arteko giza katea osatzeko, eta atxikimendu kopurua hazi egin da azken egunetan. 60.000 ziren larunbatean.

Egoera horrek "gain hartu" dio dinamikari, antolatzaileek jakinarazi dutenez: "Izugarria izaten ari da eskaera". Horregatik, emailez eta Interneteko aplikazioaren bidez metroa erosteko aukera bertan behera lagatzea erabaki dute.

Aurrerantzean metroa erosteko bi bide proposatu dituzte: herriz herri aste osoan zehar jartzen ari diren Informazio-puntu edo mahaiak, edo igandean bertan giza katean kilometroz kilometro egongo diren Info-guneetan.

Halaber, gogorarazi dute 900 autobus hartuta eta beteta daudela, eta hortaz, "ahal den neurrian" garraio publikoa erabiltzeko gomendioa luzatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.