Metroko sindikatuen arabera, %85ek egin dute lanuztea

2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
BILBO. Bilboko Metroko langile batzordearen arabera, oihartzun «handia» izan zuen atzo egindako lau orduko lanuzteak. Langileen %85ek lanuztea egin zuten, sindikatuek jakinarazitako datuen arabera. «Oso pozik gaude emaitzarekin». Metroko langileek beste protesta bat egingo dute asteartean. 10:30ean izango da, Bilboko Metroko egoitzaren atarian. Bertan, ezarri dizkieten murrizketak salatu, eta lan gatazka konpontzeko eskatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.