Metroko zuzendaritzak dio ez dutela inor kaleratuko
BILBO. Bilboko Metroko Zuzendaritza Batzordeak adierazi du ez duela langilerik kaleratuko. Gainera, mantentze area zaharberrituko dute, langileek enpresari egindako bost eskarietako bat aintzat hartuta. Hurrengo asteartean enpresa batzordean bilduko dira bi aldeak, gatazka amaitzeko asmoz. Langileek gaurko lanuzteari eusten diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu