atxiloketa

Mexikok Juan Carlos Rekarte atxilotu eta Espainiaratu egin du

AAMk dio "bizimodu normala" zeramala Mexikon hark. Auzitegi Nazionalak 1987an leherketa baten ondorioz hil zen emakume baten hilketa leporatzen dio.

2010eko azaroaren 30a
13:06
Entzun
Mexikok Juan Carlos Rekarte iruñearra atxilotu zuen atzo, eta gaur goizean jada Espainiaren esku utzi du, Madrilgo aireportuan. Aurki eramango dute Auzitegi Nazionalera.

Efe informazio agentziak jakinarazi duenez, agiririk ez zuen hiritar bat zegoela ohartarazten zuen dei anonimo bat jaso ostean atxilotu zuten Rekarte. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi du "bizimodu normala" zeramala Mexikon hark, eta "berehala" aske uzteko eskatu du.

Auzitegi Nazionalak 1987ko hilketa bat leporatzen dio, eta berehala Espainiaratu dute.

1980ko hamarkadan ETAren Amaiur taldea osatu zuela dio Espainiako Poliziak, eta 1987ko urriaren 17an Union y el Fenix Español enpresaren eraikinaren aurkako bonba atentatuan parte hartu zuela uste du. Leherketa horretan Maria Cruz Ioldi hil zen, prentsa banatzailea. Hiru urte geroago, Poliziarekin tiroketa bat izan ondoren, Rekartek ihes egin zuela dio Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.