Mexikoko Iraultza Demokratikoaren Alderdiko senatari Luis Sanchezek azalpenak eskatu dizkio Mexikoko Gobernuari Sortuko Floren Aoiz eta Asier Altunaren kanporatzeri buruz. Ezker abertzaleko bi ordezkariek Sao Paulo XXI Foroan parte hartu behar zuten, Hego Amerika eta Karibeko mugimendu politiko eta sozial eraldatzaileen topagunean, baina ezin izan ziren aireportutik irten, kanporatu egin baitzituzten, inolako azalpenik eman gabe.
Sanchezek salatu du Aoiz eta Altunaren kasuak ez direla bakarrak izan. Izan ere, Boliviako MAS Sozialismorako Mugimenduko Nazioarteko Harremanetarako idazkari Leonilda Zuritari ere bisatua ukatu dio Mexikok.