Atxiloketak

Mexikon atxilotutatko sei euskal errefuxiatuen estradizioa eskatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak pasa berri den asteburuan Mexikon atxilotutako sei euskaldunen estradizioa eskatu du. Iturri judizialaren arabera, talde armatuarekin duten erlazioagatik atxilotu dituzte. Fiskaltzak Asier Arronategi Duraderen estradizioa eskatzen du, bereziki. Hala ere, 80ko hamarkadan Donostia komandoko ustezko partaide ziren Juan Carlos Artola Diaz eta Maria Asuncion Gorrotxategi Vazquezen estradizioa ere eskatu du.

2003ko uztailaren 21a
19:40
Entzun
Hiru euskal errefuxiatu horien estradizioaz gain, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Felix Salustiano Garcia Riveraren, Ernesto Alberdi Elejalderen eta Jose Maria Urkijoren Borderen estradizioa ere eskatzeko asmoa du.

Mikel Arronategi aske bermepean

Bestalde, gaur, Mikel Arronategi bermepean aske uzteko agindu du operazioa gidatu duen Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, baina, hala ere, "talde terroristako kide" izatea, "diru funtsak bortxatzea" eta "kapitalak zuritzea" leporatzen dio. 70.000 eurokoa da ezarri dion bermea.

Pedro Rubira fiskalak hala eskatuta erabaki du Garzonek Arronategi bermepean askatzea. Epaileak plazaratu duen ebazpenaren arabera, ETAren dirua jaso zuen atxilotuak "bere gogozeta kontziente zela". Halaber, berekontuak Asier Arronategi semeari —"ETAko kideari" azpimarratzen du epaileak— dirua helarazteko erabili zituela dio Garzonek.

Atxilotu zutenean, habeas corpus -a aplika ziezaiotela eskatu zuen Mikel Arronategiren familiak haren osasun egoera oso eskasa baita. Hain zuzen ere, senideek agertu zutenez, bidaiak egiteko oxigenoa behar du Arronategik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.