Uztailaren 18an Mexikoko hainbat lekutan atxilotu zituzten Asier Arronategi, Ernesto Alberdi Elejalde, Felix Salustiano Garcia Rivera, Juan Carlos Artola Diaz, Maria Asuncion Gorrotxategi Vazquezeta Jose Mari Urkijo. Mexikon bertan "ETArentzako dirua biltzen jardutea" leporatu zien Mexikoko Poliziak, eta, halaber, Espainiako Gobernuak seien estradizioa eskatua du "ETArekin zerikusia" dutela argudiatuta. Atxilotu zituztenetik, Mexiko hiriburuko espetxe batean daude.
Abokatuen arabera, "Espainiaren jazarpen politikoaren" jomuga dira sei euskal herritar horiek, eta, ondorioz, helegitea aurkeztu zuten auzia daraman tribunalaren aurrean aske utz ditzala eskatzeko. Auzitegiak, ordea, atzera bota du helegitea.
Politika
Mexikon espetxeratuta dauden sei euskal herritarren abokatuek aurkeztutako helegitea atzera bota dute
Iragan uztailaren 18an Mexikon atxilotutako sei euskal herritarren abokatuek haiek aske lagatzeko eskatuz aurkeztutako helegitea atzera bota du auzi horretaz arduratzen den tribunalak. Abokatuen iduriko, "Espainiaren jazarpen politikoaren" jomuga dira sei euskal herritar horiek, eta horregatik eskatu zuten seiak aske uzteko. Espainiako Gobernuak, berriz, estradizioa eskatzen du, "ETArekin zerikusia" dutela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu