EkoNOMIA

Miarritzeko aireportuan gaur ere nabari da aire kontrolatzaileen grebaren eragina

Hegazkin trafikoa kudeatzeko sistema aldatu nahi dute eta lanpostu asko galtzeko arriskua dago.

2010eko uztailaren 22a
15:41
Entzun
Aire trafikoaren kontrolatzaileek greba eguna izan zuten atzo, eta gaur goizean goiz ere nabari zen atzoko greba egunaren eragina. Atzo, Miarritzeko aireportuan ez zen hegazkin bakar bat ere atera. Aldaketak egin nahi dituzte hegazkin trafikoa kudeatzeko moduan eta 12.000 langileren lanpostua arriskuan egon daiteke.

Gaur 6:35ean Lyonera ateratzekoa zen hegazkina ez da atera, ezta Parisera 6:50ean joatekoa zena ere. Dena den, egunean zehar trafikoa normalduko dela agertu dute aireportuetako arduradunek. Hori bai, aireportura joan baino lehen hegazkin konpainian hegaldiari buruzko informazioa eskatzeko gomendioa luzatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.