Miarritzeko Foroan izango dira gaur Lopez eta Urkullu, Europa eta Amerikako ordezkariekin
Gaur eta bihar egingo da Hego Amerikaren eta Europaren arteko loturak sakontzea helburu duen Miarritzeko XI. Foroa. Hego Amerikako eta Europako hautetsi, politikari, ekonomista eta kazetari ugarik parte hartuko dute, ekonomia, immigrazioa, klima aldaketa eta prentsa askatasuna hizpide nagusi hartuta. Bertan izango dira, besteak beste, Kolonbiako, Mexikoko, Guatemalako eta Boliviako presidente ohi Ernesto Samper, Vicente Fox, Vinicio Cerezo eta Carlos Mesa, hainbat legebiltzarkiderekin. Espainiako eta Frantziako senatuetako presidente Javier Rojok eta Gerard Larcherrek ere parte hartuko dute foroan, bai eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak ere. Gaur egingo dute hitzaldia Lopezek eta Urkulluk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu