Gizartea

Miarritzeko hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute sorosleek, marmokengatik

2010eko abuztuaren 5a
13:18
Entzun
Miarritzeko Hondatza Handia, Miramar eta Portu Zaharreko hondartzetan bandera gorria jarri dute gaur goizean, eta bainua hartzea debekatu, marmoka portugaldar asko dabilelako inguruan. Sorosleek hartu dute debeku neurria eta erredura kasuetan segi beharreko pausuen berri eman diete osasun zentroei.

Ikusteko dago arratsaldean bainua hartzea baimenduko duten, baina goizean, sorosleak itsasora sartu direnean, marmoka ugari aurkitu dituzte.

Orain egun batzuk, Gipuzkoako kostaldean agertu zen marmoka klase hau eta, zenbait hondartza itxi ere egin behar izan zituzten, Zarauzkoa kasu.

Marmoka portugaldarra izenez da ezaguna animalia hau, baina, fisalia sinoforoa da gure hondartzetara iritsi dena. Tropikoko bizilekua utzi eta ur korronteen eraginez, marmoka ugari ailegatu dira gure artera. Beste marmokekin alderatuz gero, erraz bereizten da. Ur azalean dagoen poltsatxo urdina dirudi, eta, ondorioz, erraz ikus daiteke. Bere ziztada gogorra da, elektrizitate deskarga baten parekoa. Azala erreta bezala uzten du, eta pozoinaren eragina ere mingarria da. Haur eta adineko pertsonengan eragin handiagoa izan dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.