Pierre Bosc da hildakoa; 54 urte zituen. Lehen ikerketaren arabera, goizaldean 40 urte inguruko gizonezko bat etxebizitzara joan da, eta bi gizonek liskar bat izan dute.
Fiskalak autopsia egiteko eskatu du, heriotzaren nondik norakoak argitzeko. Auzitegiko medikua hildakoaren etxebizitzan izan da. Hasiera batean ateratako ondorioen arabera, lau hilabetez bizi izan zen han.
Ustezko hiltzailea atxilotu, eta Miarritzeko polizia etxera eraman dute, Gardague kaleko etxebizitzatik 200 metrora.