Euskal kulturgintzaren aurkako polizia operazioa

Miatutako enpresek Gipuzkoako Ogasunarekin kontuak garbi dituztela jakinarazi du Aldundiak

Atzoko operazioaren bidez Espaniako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak zerga iruzurrarekin eta beste zenbait deliturekin nahasi dituen euskal kulturgintzako enprea guztiek Gipuzkoako ogasunarekin kontuak garbi dituztela jakinarazi dute gaur Diputazioko iturriek. Euskadi Irratiak zabaldu duen informazioaren arabera, enpresa horiek ez dutela Gipuzkoako Aldundiarekin zorrik azaldu dute erakunde horretako iturriek.

2003ko urriaren 17a
16:32
Entzun
Auzitegi Nazionaleko iturrietan oinarrituta atzo zabaldu ziren informazioen arabera, Guardia Zibilak miatutako bederatzi enpresek jatorri jakinik gabeko 15 milioi euroren "erabilera irregularra" egin dute, eta horixe ikertzen ari da Del Olmo epaileak. Zehazki, zergarik ez dute ordaindu epailearen arabera. Gipuzkoako Diputazioak gezurtatu egin du informazio hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.