Michel Veunac zentristak bozen %51,6 bildu ditu, Guy Lafite sozialistari eta Guillaume Barucq mediku-surflariari juntaturik. Max Brissonek, berriz, %48,4, Jean Benoit St Crick eskuinekoari eta Richard Tarditsi juntaturik.
Brissonek arras boz guti irabazi ditu lehen itzulitik, hiru hautagaien orduko bozak gehiturik. Veunacen hirukoteak mila hirurehun bat boz gehiago lortu ditu. Peio Claverie eta Michel Poueits abertzaleek, besteak beste, lortu dute, beraz, karguan egotea, baina ikusi behar da axuant karguen banaketak nola joanen diren.