ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Cedric Bechade

"Michelin Gidako izarrek arrangura gehiegi sortzen dute"

Senperen (Lapurdi) 2007an ireki zuen Cedric Bechade sukaldariak Auberge Basque jatetxe eta hotela, eta orain =iMichelin Gida=i argitalpenak izar bat eman dio, baina hark horri uko egin dio. Hari Nora Arbelbide kazetariak eginiko elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk paperezko edizioan.

2009ko martxoaren 11
19:08
Entzun
"Apirilean gidako zuzendariari erran nion ez nuela nahi ostatua gidan ager dadin, izarrarekin edo izarrik gabe. Beren erabakia aitzindu nahi izan dut. Nehoiz ezin duzu jakin izar bat ukanen duzun ala ez. Hori da izarraren arazoa. Ez dakizu emanen dizuten, ez dakizu zergatik emaiten dizuten, ez dakizu atxikiko duzun, eta galtzen baduzu, ez dakizu zergatik galtzen duzun. Horrek guziak arrangura gehiegi sortzen du", adierazi du Bechadek, ukoa azaltzeko.

«Ni haiengana (Michelin Gida-koen gana) joan naiz bereziki erraiteko nire enpresa kontrolpean ukan nahi dudala. Enpresa handia dut. Baserri zahar bat berriztatzeko anitz inbertitu behar izan dut. Ausardia handikoa da desafioa. Eta ondorioz arriskupean nago. Nire enpresa lasai handitzea dut nahi".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.