Migratzaileak

Migratzaileen egoerak bere horretan jarraitzen duela salatu dute Bilbon

Begoñatik Bilboko erdigunerainoko karabana egin dute autoekin, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak antolatuta.

Migratzaileen aldeko auto karabana, Bilbon. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2018ko irailaren 23a
12:09
Entzun

Iragaitzazkoak diren migratzaileekiko "erantzunik eza" salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak autoen karabana baten bitartez. "Instituzioek ez dituzte migratzaileen oinarrizko beharrak betetzen. Orain arte Bilboko hainbat auzotan arreta jasotzen zutenak Zorrotzaurrera eraman dituzte orain; zehazki, Bizinahira". 

Arratsaldez, 18:00etan, atera da autoen karabana Bilboko Begoña auzotik, eta erdigunerainoko bidea egin du. Haren amaieran, Harrera Sareko kideek salatu dute ez dela euren helburua "Aquarius bat bilakatzea", baizik eta errealitateko horri aurre egitea, "erantzukizunez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.