Migratzaileak

Migratzaileentzako Irungo aterpean 40 toki huts daudela salatu dute

Irungo Harrera Sarearen arabera, Martindozenea aterpetxea kudeatzen duen Gurutze Gorriak hiru egunera mugatu ditu egonaldiak.

Irungo Harrera Sarearen protesta. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2018ko irailaren 22a
08:15
Entzun

Aldarrikapen hamaiketakoa egin dute goizean Irunen, Harrera Sareak antolatuta. Gogorarazi dute bi hilabete igaro direla lehen aldiz erakundeei "harrera duin eta integrala" eskatu zietenetik. Plataformaren arabera, orain arte erakundeek hartutako neurriak "eskasak" baziren, azken asteetan horiek "gogortu" egin dituztela.

"Penintsulan 30 egun baino gehiago daramaten migratzaileei aterperako sarbidea ukatzen diete, eta gainontzekoei poliziak emandako kanporatze-agindua eskatzen diete", azaldu du erakundeak. Irungo kasua nabarmendu dute. Han migratzaile askok Lakaxitan igaortzen dituzte egunak, Martindozenea aterpean 40 toki hutsik badaude ere. Bestetik, hura kudeatzen duen Gurutze Gorriak hiru egunera mugatu du egonaldia.

Dena den, zehaztu dute Erakundearte Mahaiak egonaldia bost egunera luzatzea erabaki berri duela. "Oraingoan hartutako erabakia betetzea espero dugu". Horretaz gain, baina eskatu diote Udalari egin dezala baztertze arriskuan dauden kolektiboen alde. “Ez dugu ulertzen Gipuzkoako bigarren hiri handienak nolatan ez duen kalean dagoen jendea hartzeko bitartekorik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.