Euskal Herriko gatazka

Miguel Angel Blancori omenaldia egin diote Ermuan, heriotzaren 6. urteurrenean

Gaur dela sei urte hil zuen ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko (Bizkaia) PPko zinegotzia, eta, urtero bezala, omenaldia egin diote bere herrian. Gutxi gorabehera, ehun bat lagunek parte hartu dute ekitaldian. Aurrena, manifestazioa egin dute herriko kaleetan, eta, gero, ekitaldia hilerrian. "Sektarismoaren eta fanatismoaren aurka borrokan" segituko dutela nabarmendu du Carmen Carron Nuevas Generacioneseko (PPko gazteak) EAEko idazkari nagusiak.

2003ko uztailaren 12a
15:57
Entzun
Carronen arabera, Miguel Angel Blancoren hilketak "beldurrak kikildutako gizartea esnarazi zuen", eta, era berean,"askatasunaren zutabeak jarri zituen Euskadin".Ildo horretatik, Nuevas Generacioneseko kideek Blancoren lekukoa hartu dutela nabarmendu du Carronek: "Horregatik, sektarismoa, fanatismoa eta anbiguitatea behin betiko baztertuko diren Euskadi baten alde borrokan segituko dugu", adierazi du.

Blancoren senide, lagun eta hainbat herritarrez gain, EAEko PPko buruzagitzako zenbait kidek parte hartu dute ekitaldian; hala nola, Leopoldo Barredak. Orobat, han izan dira Nuevas Generacioneseko Espainiako presidente Maria del Carmen Funez eta Jose Enrique Nuñez idazkari nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.