Iruñean jaioa zen, eta bere herrian hil da Miguel Asurmendi Gasteizko gotzain emeritua, 76 urte zituela, bihotzekoak jota. Bihar arrratsaldeko seietan egingo diote azken agurra, Gasteizko Santa Maria katedralean.
1940ko martxoaren 6an jaioa izanik, hamazazpi urterekin sartu zen salestarretan, eta hamar urte geroago izendatu zuten apaiz. Irakasletza eta filosofia ikasketak egin zituen Espainian eta Italian. 1995ean izendatu zuten Gasteizko apezpiku, eta kargu horretan aritu da urtarrilean erretiroa hartu zuen arte.