Txikiren abokatua izan zen Manuel Castells Donostian izandako auzi batean, baina ez, ordea, Bartzelonan, haren fusilatzea ebatzi zuten epaiketan. Txikiren abokatua izanik, ordea, aukera izan zuen hura bisitatzeko Bartzelonako espetxean.
Bisita horretan idatzi zuen Txikik bere testamentu politikoa. Castellsek berak emandako orri batean, eta abokatuaren keinuei jarraituz, espetxeko funtzionarioari izkin egiteko.
Joan den astean argitaratu zuen BERRIAk Txikiren eskuizkiribua, Frankismoaren azken fusilatzeen 40. urteurrenaren harira. Igandean bete ziren lau hamarkada Frankismoak ETAko kide Txiki eta Angel Otaegi, eta FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz hil zituela.