Miguel Sanz: "Bildu hauteskundeetan badago, auzitegien erantzukizuna izango da"

2011ko apirilaren 29a
14:57
Entzun

Bildu maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan baldin badago, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariak hori ez dio Espainiako exekutiboari leporatuko. "Auzitegien erantzukizuna izango da", esan du gaur Sanzek TVE1en egin dioten elkarrizketan.

Koalizioaren zerrenda denak inpugnatzeko erabakia "oso ona" iruditu zaio Nafarroako lehendakariari. "Izan ere, ezker abertzaleak Justiziari trufa egin nahi dio, eta demokrata guztioi barre". EAk ezker abertzalearekin bat egin izana "erabat baztertzen" du Sanzek.

Gasteizko alkateak dio ez lukeela ulertuko Bildu ez egotea hauteskundeetan

Patxi Lazkoz PSE-EEko kide eta Gasteizko alkateak adierazi du berak ez lukeela ulertuko Bildu ez egotea hauteskundeetan. "Haren hautagai independente bat ez bada aukeratzeko modukoa, ezar dezala Justiziak legea, baina ez luke zerrenda osoa baliogabetu beharko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.