Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakiak Itoizko urtegiaren dinamika geldituko ez bazuen ere, garrantzizkoa zela esan du Sanzek, eta gustora agertu da erabakia beraien aldekoa izan delako. Itoizko urtegia dela-eta auzitegietan sortu diren kostuek diru kutxa publikoetan gastu eta "ahalegin pertsonal handia" eragin duela azpimarratu du. Urtegiak "nafarren gehiengoaren babesa" duela azpimarratu nahi izan du, eta aukera asko ematen dituela.
PPk "Gobernu zentralean" boterea galdu ondoren beraiek talde mixtora pasatzea ez dela egokia iritzi dio, ez dagoelako ondo PPk irabaziz gero gauza bat egitea eta galduz gero beste bat: "interesen arabera eta momentuaren arabera jokatzea ez dago ondo". Gainera, PPrekin elkarlanean egonda ere Nafarroaren interesak babestuko dituztela esan du, hori ez duela Uxue Barkosek "bakarrik" egingo. Ildo horretatik, PPri kontra egin behar izan dietenena egin izan ditela gogorarazi du.
Konstituzioan egingo lituzkeen aldaketen inguruan galdetuta, autonomia erkidegoen izenak idaztea aipatu du besteak beste. Izen horien artean legoke Nafarroa ere.
Euskal Gobernuarekin dituzten harremanak ez daudela onenean aitortu du. Baina, hori "normala" dela iritzi dio, Autonomiek ere "enpresen moduan, konpetitu" egiten dutelako bere iritzian, norberaren interesan arabera. Interes komunak dituztenean, ondo konpontzen direla esan du.
Itoizko urtegia
Miguel Sanz gustora agertu da Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakiarekin
Itoizko urtegiak "traba guztiak" gainditu dituelako gustora agertu da Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Espainiako parlamentuan PPrekin egon arren Nafarren interesak defendatuko dituztela dio, eta Eusko Jaurlaritzarekin dituzten harremanak onenak ez badira ere, interes komunak dituztenean ondo konpontzen direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu