nafarroa

Miguel Sanzen azken bilkura

Nafarroako lehendakaria azkeneko 24 urtean parlamentuko kide izan da, eta gaur egin du bilkuretako azkeneko hitzaldia.

2011ko martxoaren 24a
20:12
Entzun

"Presidente anderea, UPNko kide maitagarriok, PSNko parlamentari maitagarriok, Nafarroa Baikook, CDNkook, IUkook, eskerrak denoi, mila esker". Bere hitzaldiaren azkenean horixe esan eta Nafarroako Parlamentuko ohiko bilkurei adio esan die Miguel Sanz herrialdeko lehendakariak, 24 urtean legebiltzarreko kide izan ondotik —1996tik, gobernuburu—.

Kontseilariek eta UPNko parlamentariek zutik egin diote txalo. Oposiziokoek, eserita. Dena dela, ez dute oposizioko guztiek txalotu.

"Poztasunak izan dira urte hauetan, dezepzioak, konpromisoak, tristeziak, asmatu egin dugu, huts egin ere bai, frakasoak izan dira, irtenbideak, baina agur honetan, batik bat, nire esker ona adierazi nahi dizuet egiten duzuen lanagatik, eta Nafarroarekiko eta bere herritarrekiko dudan leialtasuna eta konpromisoa azaldu nahi dut", esan du Sanzek.

Politikaren beharra azpimarratu du "gizarteak etorkizun hobea izan dezan", eta iritzi dio "polikariak bere ideologia, sentimenduak eta emozioak ondo kudeatzea garrantzitsua" dela. Elkarrizketa, negoziazioa eta koherentzia ere nabarmendu ditu.

Maiatzaren 22ko foru hauteskundeetan Yolanda Barcina izango da UPNko lehendakarigaia. Alderdi horretako presidentea da, eta 1999tik Iruñeko alkatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.