Euskal Presoak

Mikel Albisu ere gose greban hasi da

Joan zen ostiralean, Marixol Iparragirre gose eta egarri greban zegoela jakin zuenean, berak era gose greba egitea erabaki zuen Mikel Albisuk. Askatasunak jakinarazi duenez, orduandik baraualdian dago, bere lagunaren borrokarekin bat eginda. Iparragirrek seigarren eguna du gaur gose eta egarri greban, eta oraindik Gradignaneko espetxeko mitardean jarraitzen duela jakinarazi du Askatasunak. Gaur elkarretaratzea egingo dute kartzela horren aurrean, "egoera gogor eta larri hau salatzeko", 18:00etan.

2004ko abenduaren 6a
17:10
Entzun
Marixol Iparragirre egiten ari den gose eta egarri grebaren ondorioak larriak izan daitezkela gogorarazi du Askatasunak. Era berean, Marixol Iparragirre "preso politiko gisa" espetxean jasaten ari den "tratu gogorra eta inhumanoa" salatu dute, "gogor".

Tratu hori aldatzeko eskatuz dago Iparragirre jan eta edan gabe. Askatasunak jakinarazi duenez, espetxeratu zutenetik, "enkaputxaturiko hiru zaindari alboan ditu oso murriztuak dituen mugimenduetan, astero birritan zeldaz aldatu dute, ez du gutunik jaso, ez du irratirik, ez erlojurik, gauetan argia pizten diote..."
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.