Euskal presoak

Mikel Albisu euskal presoak heriotza mehatxuak salatu ditu

Segurtasun indarren miaketa baten ostean, ohar bat aurkitu zuen Albisuk, Reauko bere ziegan

'Orain presoak' ekimeneko kideak Mont-de-Marsaneko espetxe atarian. BERRIA
2018ko uztailaren 30a
19:08
Entzun

Xantiana Cachenaut abokatuak adierazi du "tentsio giroa" dutela Reaiko espetxean, joan den uztailaren 1ean presoetako batek ihes egitea lortu zuenetik. Handik gutxira, hilaren 12an, segurtasun indar bereziak sartu ziren kartzela miatzera. Mikel Albisu euskal presoaren ziega izan zen miatu zutenetako bat.

Albisuk salatu duenez, hiru orduz izan zuten ziegatik kanpo, eta itzuli zenean Edgar Allan Poeren liburu bat aurkitu zuen, Murders in the Rue Morgue (Morgue kaleko hilketak), azalean odol tanten irudia zuena. Liburuaren barruan, berriz, paper bat zegoen, bala baten marrazkia eta ingelesezko heriotza mehatxua idatzia zuena.

Euskal presoak kexua aurkeztu zuen espetxe zuzendaritzak, eta Cachenautek iragarri du salaketa aurkeztuko duela, argudiatuta heriotza mehatxu bat badela nahikoa arrazoi auzitara jotzeko.

Bestalde, ostiral gauean, Javi Gallaga presoaren lagunek istripua izan zuten, Kordobako espetxera bidean.

Gertatutakoa salatu du Sortuk ohar baten bidez: "Modu honetako mehatxu eta erasoak berehala bukatu behar dira. Ez diote inolako mesederik egiten euskal gizarteak eraiki nahi duen bake eta elkarbizitza eskenatoki berriari".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.