euskal presoak

Mikel Albisuk eta Marisol Iparragirrek azpimarratu dute "ETAk berriz ere eskua zabalik" duela

Bi orduko atzerapenarekin hasi da gaur 2004ko urrian ETAko buru zirelakoan atxilotutako kideen kontrako makroepaiketa. Hamar lagun ari dira epaitzen. "Gatazka konpontzeko" Frantziako eta Espainiako gobernuei "zentzu historikoa" izateko eskatu diete.

2010eko azaroaren 15a
15:40
Entzun
Gaur hasi da Parisen 2004ko urriaren 3an ustez ETAko buru edo laguntzaile zirelako atxilotutako lagunen aurkako makroepaiketa, eta Mikel Albisuk eta Marisol Iparragirrek epaimahaiaren aurrean leitutako idatzian nabarmendu dute "ETAk berriz ere eskua zabalik" duela "gatazka konpontzeko". Frantziako eta Espainiako gobernuei "ardura eta zentzu historikoa" izanda jokatzeko eskatu diete.

Aurreikusi baino bi ordu eta hogei minutu beranduago ekin diote saioari Parisko Epaitegian. Espetxeetako langileen grebak eragin du atzerapena. Hamar lagun epaituko dituzte, eta horien artean dira Albisu (Donostia) eta Iparragirre (Eskoriatza) ETAko ustezko buru ohiak; preso dauzkate harrezkero.

Biok esan dute ez direla "terroristak". "Ez dugu Espainiako Estatua suntsitzea bilatzen, ezta Frantziakoa ere, baizik eta euskal estatua eraikitzea, herri bezala bizirauteko".

Beste zortzi auzipetuak: Mikel Negrete (Hiriburu), Joxe Ramon Arrano (Beskoitze), Juan Kruz Maiza (Etxarri Aranatz), Peio Alcantarilla (Urruña) euskal presoak eta Lurdes Urdanpilleta (Urruña), Robert Arranbide (Hendaia), Miriam Inçabi (Beskoitze) eta Xabi Oxarango (Aiherra) -azken bostak kontrol judizialpean daude-.

=b'Eusko Gudariak' abestuz aretoan=b

Auzipetu baten ama hil berria dela-eta Iparragirrek auzitegian minutu bateko isilunea egiteko eskatu du, baina Philippe Vandingenen epaimahaiburuak atzera bota du eskaera. Auzipetuak orduan =iEusko

Gudariak=i abesten hasi dira -baita hainbat ikusentzule ere- eta poliziek aretotik atera egin dituzte.

Albisuri ETAren buruzagi politikoa izatea leporatzen diote, eta Iparragirrekin bizi zen etxean erakunde armatuaren barne egituraketari eta funtzionamenduari buruzko dokumentazioa aurkitu zutela dio Poliziak. ETAren erabaki garrantzitsuetan parte hartzea leporatzen diote. Iparragirreri, berriz, diruzaina izatea egozten diote, gastuak gainbegiratzearen ardura zuela eta irailtza zerga kudeatzen zuela.

Gainontzeko auzipetuak hainbat etxe eta etxaldetako jabeak dira. ETAk armak eta lehergaiak gordetzen zituen, betiere Poliziaren arabera.

Elkartasuna emateko jendea autobusean joan da gaur Parisera Euskal Herritik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.