euskal presoak

Mikel Almandoz aske geratu da

Irailaren 24an atera behar zen libre, baldintzapean, eta Etxeratek salatu du harrezkero "ilegalki" atxikita eduki dutela. Frantziak Espainiaren esku utzi ondoren gelditu da libre.

2012ko urriaren 25a
15:41
Entzun

Mikel Almandoz euskal presoa libre utzi dute gaur, Frantziak Espainiaren esku laga ostean, Etxerat elkarteak esan duenez. Hegazkinez eraman dute Madrilera. 

2003tik egon da preso Almandoz, hamabi urteko espetxe zigorra jaso ostean, eta joan den irailaren 24rako jarri zoten kaleratze eguna, baldintzapeko askatasuna emanda. "Denbora honetan ilegalki atxikita eduki dute", salatu du elkarteak.

ETArekin lotuta atzeman zuten. Burlatakoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.