politika

Mikel Arana hautatu dute IU-Ezker Anitzako koordinatzaile

"Ezker Batua Euskadin birsortzeko" batzarra egin dute Leioan, EHUn. 

2012ko urtarrilaren 28a
21:02
Entzun

"Ezker Batua Euskadin birsortzeko" batzarra egin du IU-Ezker Anitzak Leioan, EHUn, eta Mikel Arana eusko legebiltzarkidea hautatu dute koordinatzaile, espero zen bezala. Erabateko babesa jaso du. EAEn "bosgarren espazioa" bete nahi dute, EAJ, Bildu-Amaiur, PSE-EE eta PPren ondoren.

"IU-Ezker Anitza ezkerreko erakundea da, antikapitalista, errepublikarra eta federala da", adierazi du Aranak, eta Euskal Herrikoa, baketsua eta internazionalista dela aipatu du.

Leioako batzarrean izan da Cayo Lara IUko koordinatzailea. Ezkerrekoen batasuna aldarrikatu du, "gizarte orekatuagoa eta justuagoa lortzeko".

Iaz EB barruan zatiketa sortu ondotik eratu dute IU-Ezker Anitza.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.