politika

Mikel Aranak legebiltzarrean IU-Ezker Anitza ordezkatuko du, ez EB

2009ko hauteskundeetan Ezker Batutik atera zen eusko legebiltzarkide.

2012ko urtarrilaren 30a
14:05
Entzun

Mikel Arana 2009ko hauteskundeetan Ezker Batutik (EB) atera zen eusko legebiltzarkide, baina EBn zatiketa izan zen gero, EB utzita IU-Ezker Anitza sortu zuten hainbat lagunek, Mikel Arana koordinatzaile hautatu zuten larunbatean, eta gaur Aranak berak jakinarazi du Eusko Legebiltzarrean IU-Ezker Anitza ordezkatuko duela, ez EB.

"Birsortze" batzarra egin zuten larunbatean Leioan. "IU-Ezker Anitza ezkerreko erakundea da, antikapitalista, errepublikarra eta federala da", adierazi zuen Aranak, eta Euskal Herrikoa, baketsua eta internazionalista dela ere aipatu zuen.

Leioako bilkuran izan zen Cayo Lara IUko koordinatzailea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.