Lorzoyuela parean, Madrilen, izan zen istripua, eta ospitalean dira Regina Maiztegi preso soraluzearraren hiru lehengusuak, Mikel, Roberto eta Jesus Mari. Mikel gela batean jarri dute Arta Intentsiboko Gunetik aterata.
Sakabanaketa politikaren ondorioz, aurten izan den hamaikagarren istripua da, Etxerat-ek salatu duenez.
Euskal presoak
Mikel Argarate atera dute zaintza bereziko gunetik
Mikel Argarate Regina Maiztegi presoaren lehengusua Arta Intentsiboko Gunetik atera berri dute. Roberto eta Jesus Mari Argaratekin batera istripu larria izan zuen joan den larunbatean, Alcala Mecon lehengusuarekin bisita izan ostean. Madrilgo bi ospitaletan daude harrrez geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu