Mikel Etxaburu euskal presoak senideekin hilean behin aurrez aurre egoteko duen aukera galdu du gaur, haien senideek espetxezainek egin nahi zizkien miaketei uko egiteagatik. Horren aurrean, "hirugarren moduluko presoek zerbitzu buruarekin bilera egiteko eskatu dute eta hark miaketa egiteko agindua orain dela hilabetekoa dela argudiatu du", Etxeratek jakinarazi duenez.
Etxaburu preso dagoen Alcala Meco espetxeko (Madril, Espainia) euskal presoek, beraz, bihar ziegetan itxialdia egingo dutela eta ez dutela ezer jango adierazi diote zuzendariordeari. Puerto III kartzelan (Cadiz, Espainia) ere itxialdia egiten ari dira, presoen eta senideen egoera salatzeko.
Asteburu honetan ere, 41 euskal presok ere bisita galdu dute, arrazoi beragatik.
euskal presoak
Mikel Etxaburu ere senideen bisita gabe geratu da
Espetxezainek egin nahi zizkien miaketei uko egin die familiartekoek. Asteburuan, 41 euskal presok ere bisitak galdu dituzte, arrazoi beragatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu