Ordiziakoa (Gipuzkoa) sortzez, berandu, 37 urte zituela, egin zuen Garmendiak buru-belarri aktoregintzan aritzeko hautua. Ordu arteko lanbidea utzi, eta Antzerti eskola sortu berrian hasi zen arte eszenikoei buruzkoak ikasten.
Eta handik aurrera, ibilbide oparoa egin du antzerkian, zineman nahiz telebistan. Besteak beste, Ama begira zazu eta El florido pensil gogoangarrietan aritu zen antzerkian; Kareletik-en eta Maité-n ikusi ahal izan genuen zineman, eta, telebistan, berriz, hamaika telesaiotan: Bi eta bat eta Goenkale arrakastatsuetan, kasu. Azken horretan jokatzen zuen 'Joxemari'-ren rolak ezagun-ezagun egin zuen.
Azken urteetan makal zebilen osasunez, eta, ondorioz, erretiratuta bizi zen.
Kultura
Mikel Garmendia aktore ezaguna hil da
Bart gauean hil da Garmendia, Donostian, 60 urte zituela. Antzerkian, zineman eta telebistan aritu izan da, eta euskal aktore ezagunenetakoa zen. Besteak beste, jende askoren gogoan dira antzerkian 'Ama begira zazu'-n egindako lana; zineman, 'Kareletik' filmeko Balantxas pertsonaia, eta, telebistan 'Goenkale' saioan hainbeste urtez jokatutako Joxemari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu