Presoak

Mikel Ibañez Espainiaren esku utzi du Frantziak

Iazko martxoan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Uruguaitik Parisko Roissy-Charles de Gaulle aireportura iritsi zenean. 1995ean epaitu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAren hilketa batekin zerikusia zuelakoan, baina errugabetu egin zuten orduan.

2008ko otsailaren 28a
17:56
Entzun
Mikel Ibañez Oteiza elgoibartarra Espainiaren esku utzi du Frantziak. Arratsaldeko lauetan iritsi da Espainiara, Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak agertu duenez.

Ibañez iazko martxoan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Uruguaitik Parisko Roissy-Charles de Gaulle aireportura iristean. Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz atxilotu zuten, 1988an ETAk Elgoibarren (Gipuzkoa) hil zuen Francisco Javier Zabaleta Azpitarteren kontrako atentatuarekin zerikusia izatea egotzita.

Aurretik, 1992an Montevideon atxilotu zuten, eta 1994an Espainiara estraditatu zuten Josu Goitia eta Luis Mari Lizarralderekin batera. Estradizio horien kontra protesta handiak izan ziren Uruguain, eta bi lagun hil zituen hango Poliziak.

1995ean epaitu zuten Ibañez, ETAk Eibarren (Gipuzkoa) egin zuen hilketa batean parte hartzea egotzita. Orduan, errugabetu egin zuen Auzitegi Nazionalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.