Mikel Martini eraso zioten militarren aurkako zigorra berretsi du fiskalak

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Mikel Martini eraso zioten lau militarren aurkako zigor eskaera bere horretan utzi du Fiskaltzak, epaiketaren azken saioan: urte eta erdiko kartzela zigorra birentzat, eta 4.200 euroko isuna beste birentzat. Halaber, Martini 6.000 euroko kalte-ordaina emateko eskatu du. EHGAMek eta Zutik-ek osatutako herri akusazioak hiru urteko kartzela zigorra eskatu dute birentzat, eta 7.200 euroko isuna beste birentzat. Horrez gain, 18.000 euroko kalte-ordaina eskatu dute. Defentsako abokatuak absoluzioa eskatu du. 2005eko urtarrilaren 13an izan zen erasoa, eta 137 egun behar izan zituen osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.