Helsinki

Mikel Odriozola euskal atleta kanporatua izan da ibilketa lasterketatik

Mikel Odriozola euskal atleta ibilketa lasterketatik kanporatu dute gaur Helsinkin. Ibilketako parte hartzaileek ezin dute lasterketa korrika egin. Hiru abisuko muga dute; hirugarren oharpenean kanporatuak izaten dira.

2005eko abuztuaren 12a
19:38
Entzun
Mikel Odriozola euskal herritarra Helsinkin egiten ari diren munduko atletismo txapelketan parte hartu du. Ibilketa lasterketan aritu da, baina kanporatu egin dute. Kaleratzea lasterketako 38. kilometroan gertatu da. Parte hartzaileek debekatuta daukate korrika egitea. Ibilbide osoan zehar epaileek kirolarien lana gainbegiratzen dute. Norbait korrika hasten bada abisua ematen zaio; hirugarrenean kanporatua izaten da. Mikel Odriozola hala kanporatu dute.

Sirgey Kirdyapkin izan da ibilketa lasterketako garailea. Europako kopako bigarren postua lortu zuen, eta Helsinkin bere lehenengo munduko txapelketa jokatu du. Txapelketa honetan aitzindaria izaki, garaipena lortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.