atxiloketak

Mikel Orbegozok eta Sara Majarenasek gaur deklaratuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean

2005eko otsailaren 21a
11:39
Entzun
Espainiako Poliziak joan zen ostegunean atxilotu zituen Mikel Orbegozo eta Sara Majarenas, ETAko kideak zirelakoan. Valentzian atxilotu zituzten biak, eta orduandik inkomunikatuta eduki dituzte. Gaur bukatzen da inkomunikazio epea, bost egun, eta beraz, Espainiako Auzitegi Nazionalean gaur deklaratu beharko dute.

Patricia Perales aske utzi zuten, epailearen aurrean deklaratu gabe

Askatasunak jakinarazi duenez Guardia Zibilak ostiralean Zarautzen atxilotu zuen Patricia Perales aske utzi zuten ostiralean, epailearen aurrean deklaratu gabe. Duela bi aste Guardia Zibilak atxilotu zuen Xabier Perez Aldunateren neskalaguna da Perales.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.