Frantziako La Boulangere taldearekin kontratuta sinatu berri du Joseba Belokik, eta haren nahia zen lagun handi duen Mikel Pradera txirrindulari bizkaitarra berarekin batera La Boulangere-n izatea. Belokik atzo esan zuenez, kirol arloan zein pertsonalean oso lagungarri litzaioke Praderarekin izatea.
Txirrindulari bizkaitarrak eta La Boulangere-k, ordea, ez dute akordiorik lortu. Praderak berak Euskadi Irratian azaldu duenez, bere ordezkariek eskaintza bat jarri zuten mahai gainean eta La Boulangere-k beste bat, eta, azkenean, ez da izan jarrerak hurbiltzeko modurik. Nolanahi ere, beste talderen baten eskaintza baduela iradoki du Praderak,
Txirrindularitza
Mikel Pradera ez da Joseba Belokirekin batera La Boulangere taldean izango
Mikel Pradera txirrindulari bizkaitarra, azkenean, ez da Frantziako La Boulangere taldean izango. Praderak berak eta La Boulangere-k fitxatu berri duen Joseba Belokik interes handia zuten bizkaitarra ekipo horretan izan zedin, baina, azkenean Praderaren ordezkariek eta La Boulangere-k ez dute akordiorik lortu. Beste talderen baten eskainza baduela iradoki du Praderak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu