Euskal presoak 6 urteko gartzela zigorra bete du eta gaur Frantziako poliziek aske utzi dute. Askatasunak Espainiako Poliziaren jarrera salatu du: “Urkiak lagun etasenitarteko asko izan ditu bere zain. Espainiako poliziak kotxeak miatueta dokumentazio kendu die”.
Polizien kontrolak salatuz aparte honako hau adierazi du Askatasunak: “Mikeli aplikatu zaion salbuespen neurriarekin euskal herritar gisa Euskal Herri osoan libre bizitzeko duen eskubidea bortxatua izan du”.
Datozen orduetan, oraindik zehaztu gabe, Errenterian euskal presoari egingo dioten lehen harreran parte hartzeko deialdia egin du Askatasunak.
PRESOAK
Mikel Urkia aske geratu da Frantziako Poliziak Port Bouko mugan utzi ostean
Gaur goizean Mikel Urkia Perpinyako espetxetik atera dute eta libre geratu da. Kataluniako Port Bou mugaren pasabidean utzi dute euskal presoa. “Hilabete bat gose greban egon ondoren ahul sentitzen naiz baino bestela ondo nago” adierazi du Urkiak. Goizeko zazpietan atera da espetxetik eta bederatziak aldera Port Bouko mugan Frantziatik "kanporatu ondoren", aske geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu