Mikel Zabalza 1985eko azaroaren 26an Guardia Zibilak atxilotu eta Intxaurrondoko kuartelera eraman zuen. Hurrengo egunean Guardia Zibilak esan zuen Endarlatsa inguruan Zabalzak alde egin zuela zulo bat erakutsi behar zienean. 20 egunez desagerturik eman ondoren, abenduaren 15ean Zabalzaren gorpua Bidasoa ibaian aurkitu zuten, ustez ihes egin zuen tokitik metro gutxira. Auzia oraindik epaitegietan dago.
AAMk salatu du Zabalza Intxaurrondoko kuartelean torturatuta hil zutela. Harrezkero 3.500 tortura salaketa inguru jaso dira. «Tortura ezabatu beharrean indartu eta egokitu egin da Euskal Herrian», salatu du.
Egitaraua
Zabalzaren hilketa salatzeko hitzaldiak, omenaldia eta manifestazioa antolatu dira.
Gaur: Mikel Korta AAMko ordezkari ohiak hitzaldia emango du, Ariben, 20:00etan.
Hilaren 26an: TATeko ordezkari bat torturaz mintzatuko da. Ariben, 20:00etan.
Hilaren 27an: Omenaldia eginen zaio bere jaioterrian, Orbaitzetan, 13:30ean.
Abenduaren 18an: Mikel Zabalza Donostiako Altza auzoan bizi zen. Auzoko lagunek manifestaziora deitu dute.