Euskal presoak

Mikel Zubimendi aske utzi dute, eta Bergarara bidean da

Mikel Zubimendi preso bergararrak gaur bete du kartzela zigorra Frantzian, eta Askatasunak jakinarazi duenez libre utzi dute, mugan. Han, lagunak eta senideak zituen zain, eta haiekin etxera bidean da. Zubimendi Espainiako Poliziaren esku utziko zuten beldurrez zegoen, eta beraz, gose eta egarri greba egin du. Arratsaldeko 19:30ean lehen harrera egingo diote Bergarako plazan.

2005eko martxoaren 7a
11:03
Entzun
Mikel Zubimendik 20 eguneko gose greba eta hiru eguneko egarri greba egin du, Frantzian kartzela zigorra beteta, Espainiako Poliziaren esku utzi ez zezaten. Zubimendik, gaur bete du zigorra, eta Askatasunak jakinarazi duenez, espetxetik aterata, aske utzi dute mugan. Han, senide eta lagunak zituen zain, eta haiekin etxera bidean da.

Gaur lehen harrera egingo diote 19:30ean Bergarako plazan. Geroago, gose eta egarri grebatik osatzen denean, ongi etorria ere egingo diotela jakinarazi du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.