Emakumeen aurkako indarkeria

Mila gizonezko pasa atxilotu zituzten iaz EAEn emakumeen aurkako indarkeriagatik

2007an baino %20 gehiago atzeman zituzten.

2009ko urtarrilaren 16a
16:25
Entzun
2008an Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) emakumeen aurkako indarkeriak utziriko datuak jakinarazi ditu gaur Ertzaintzak eta, haren arabera, 1.142 gizon atxilotu zituzten beren bikotekideei tratu txarrak ematea egotzita edo bikotekidearengana ez hurbiltzeko agindua hausteagatik. Kopuru hori 2007an baino %20 handiagoa da; izan ere, orduan 946 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzaren arabera, iaz hiru emakume hil zituzten EAEn euren bikotekideek. Emakume batek 72 urte zituen eta labankadaz hil zuen senarrak Mañuetan (Araba). Bikotekideak itota hil zuen 26 urteko emakumea izan zen bestea. Gertaera hori Santurtzin (Bizkaia) jazo zen. Hirugarrena, Errenterian (Gipuzkoa), senarrak labanaz hildako 35 urteko emakumearen kasua izan zen.

Hamabost emakumek bizkartzaina dute egun. 2004tik -zerbitzu hori eskaintzen hasi zirenetik- hazi egin da zenbatekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.