Mila Ioldi euskal presoarekin gertatutakoa ez errepikatzeko eskatu du Etxerat-ek
Mila Ioldi euskal presoarekin gertatutakoa ez errepikatzeko exijitu dio Etxerat elkarteak Espainiako Espetxe Zuzendaritzari. Asteartean atera zen Ioldi Langraizko espetxetik (Araba), zaintzapean. Zaintzarako eskumuturrekoa, baina, Martuteneko espetxean jaso behar zuen. Han eskumuturrekorik ez zutenez, gaua espetxean pasa behar izan zuen. Ioldi atzo irten zen espetxetik. Ataungo preso ohiak jasan behar izan duen egoera, Etxerat-en iritziz, «espetxe politika ankerraren beste ezaugarri tamalgarri bat da». Duela 11 urte espetxeratu zuten Ioldi, Mexikotik estraditatu ondoren. Gaitxotasun larria dauka, eta Espainiako Estatuko auzitegiek ezarritako espetxe zigorraren hiru laurdenak bete ditu dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu