euskal presoak

Mila Ioldi Langraizen aske utzi eta Martutenen sartu dute, eskumuturreko telematikorik ez dutelako

Euskal presoa arratsaldean libre utzi dute Arabako kartzelan, eta gaur bertan Donostiakoan zen eskumuturrekoa hartzekoa. Biharko izango dutela esan diote. 11 urtean preso eduki ondoren zaintzapean aske lagatzea erabaki dute.

2011ko irailaren 27a
18:45
Entzun

Mila Ioldi euskal presoa (Ataun) arratsaldean libre geratu da Langraizko kartzelan (Araba), baina ordu batzuetara Martutenen (Donostia) sartu dute. Izan ere, Ioldi zaintzapean laga dute aske, eta Langraiztik ateratakoan Martutenen zen eskumuturreko telematikoa hartzekoa, arratsaldean bertan, baina espetxe horretan ez zegoen halakorik artean eta barrura sartu dute. Eskumuturrekoa biharko izango dutela esan diote Ioldiri, baina gaua espetxean pasatu beharko du.

14:30ean atera da Arabako kartzelatik, osasun arazoak direla eta. Atarian zain zituen senideak, lagunak eta ezker abertzaleko kideak, eta arratsaldeko seietarako Martuteneko espetxera joan dira.

Pultseraren bidez uneoro izango dute kontrolatuta. Ezker abertzaleko kideek jakinarazi dutenez, etxean ere jarraipena egin ahal izateko tramankulua ipini diote.

Mila Ioldik hamabost urte daramatza Ataundik kanpo. Urtarrilean 11 urte beteko dira haren bikotekide Francisco Jose Ramada eta biak Mexikotik estraditatu zituztela. Ioldiri zortzi urteko bi kartzela zigor ezarri zioten Cosme Delclaux abokatua eta Jose Maria Aldaia enpresaria bahitzeagatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.