gazte independentisten atxiloketak lapurdin

Mila lagun Baionako giza katean euroaginduaren kontra

2011ko martxoaren 5a
17:25
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaeren kontrako mobilizazioa gertatzen ari da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, esparru eta sentsibilitate aldetik oso zabala, eta gaur arratsaldean Baionan mila lagunek giza katea egin dute, Saint Leon biribilgunean.

Lehengo astean Izpuran itxialdia egin zuten zortzi gazte independentistek, euroaginduaren aurka —urrian Ipar Euskal Herrira ihes egin zuten, Espainiako poliziek Segi gazte erakundearen aurka operazioa egin ostean—.  Zortzi haietatik bakarra geratzen da libre —Irati Tobar—, beste zazpiak azken egunetan atzeman dituelako Frantziako Poliziak. Bortitz aritu dira jendarmeak, eta hautetsien salaketa jaso dute. Tobarrek adierazi du badakiela bera ere atxilotu egingo dutela. Babestuta sentitzen da, baina. Esaterako, asteazkenean PSko hautetsi baten etxean egin zuen lo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.