Politika

Mila lagunen babesa jaso du Erabakik urtarrilaren 18an ekimena aurkeztu zutenetik

Datorren igandean, otsailaren 10ean, erabakitze eskubidearen aldeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaal Jauregian.

2008ko otsailaren 7a
18:06
Entzun
Gizarteko alor ugaritan ezagun diren hainbat lagunek erabakitze eskubidearen aldeko Erabaki plataforma sortu eta aurkeztu zuten iragan urtarrilaren 18an. Ekimena abian jarri zutenetik, beste mila lagunen babesa lortu dute erabaki.nireblog.com webgunean egindako sinadura bilketaren bidez.

"Erabaki nahi dugu eta erabaki egingo dugu, gure eskubidea delako", agertu zuten aurkezpenean, "pertsona eta herri guzti guztien eskubideak errespetatuz". Haien arabera. "Euskal Herria Europako herrien multzoan berezko nortasuna duen Herri bat da eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du, herrien autodeterminazio eskubidearen arabera. Eskubide hori nazioartean onartuta dago". "Askatasuna, bide politiko eta demokratikoak soilik erabiliz" nahi dutela agertu zuten.

"Bakearen bidea urratzeko", erabaki eskubidea garrantzitsua dela deritzote. "Indarkeriari elkarrizketaren bitartez amaiera" eman behar zaiola uste dute, "ETAk garbi iragarrita borroka armatua bertan behera utzi duela".

Arestian aipatu bezala, hasierako ehun bat sortzaileei beste mila lagun batu zaizkie atxikimendua adieraziz. Datorren igandena, hilaren 10ean, berriz ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaal Jauregian.

Gaur iragarri dutenez, Eskoziako zenbait parlamentarik eta Quebeceko irakasle batek parte hartuko dute bideo bidez, erabaki eskubidearen inguruan beren esperientziaren berri emateko. Ondoren, Alfons Lopez Tena Kataluniako Erabakitzearen aldeko Platamormako kideak hartuko du hitza. Azkenik, Erabaki plataformako kideek sorrera agiria irakurtzeaz gain, gai horren inguruan duten iritzia azalduko dute. Ekitaldi horrretan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.