Euskal presoak

Mila pertsona inguru bildu dira Arrasaten preso gaixoak aske uzteko eskatzeko

Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Preso gaixoak etxera. Sakabanaketa amaitu lelopean egin dute martxa.

Ehunka lagun bildu dira Arrasaten. ARGAZKI PRESS
2015eko urtarrilaren 18a
09:42
Entzun

Josu Uribetxebarriaren senide eta lagunek deituta, manifestazio jendetsua egin dute Arrasateko kaleetan, preso gaixoak aske uzteko eta sakabanaketa amaitzeko eskatzeko.

Eguerdiko 12:30ean irten da manifestazioa, Udaletxeko plazatik, Giza eskubideak, Irtenbidea. Bakea. Preso gaixoak etxera. Sakabanaketa amaitu lelopean. Martxaren buruan, preso ohiaren senide eta lagunak, tartean, haren anaia Javier Uribetxebarria. Manifestarien artean ziren, besteak beste, Sortuko presidente Hasier Arraiz eta EH Bilduko eledun Unai Urruzuno.

"Uribetxebarria ez da hil; hil egin dute. Minbizia diagnostikatu ziotenean aske utzi izan balute, bizirik jarraituko zukeen", salatu dute komunikatuan manifestazio amaieran, eta gehitu: "Noiz arte jarraituko du Espainiak giza eskubideak urratzen?".

Josu Uribetxebarria preso arrasatearra joan den ostiralean hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz. 2005ean diagnostikatu zioten gaitza, baina 2012ko udazken arte ez zuten aske utzi. Bitarte horretan preso gaixoen borrokaren ikur bilakatu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.