GIZARTEA

Mila pertsona inguru erreskatatu dituzte Espainiako eski estazio batean

Haize gogorra dela eta, estaziotik Panticosa herrira jaisteko teleaulki eta teleferikoak eten dituzte, eta itzuli ezinda geratu dira mila bat pertsona; horien artean, Antonio Basagoiti PPko Euskal Autonomia Erkidegoko buruzagia.

2013ko urtarrilaren 3a
16:25
Entzun

Guardia Zibila ari da erreskate lanetan, Pirinioetako Panticosa eski estazioan jaitsi ezinik geratu diren mila lagunak herrira eramaten. Orduko 110 kilometroko haize ufadak izan ziren atzo, eta, segurtasunagatik, estaziora igo eta jaisteko teleaulki eta teleferikoak etenarazi zituen Aramonek, estazioa kudeatzen duen enpresak.

Eskiatzaileak 50 pertsonako taldetan jaitsi dituzte, eta hemezortzi ordu egin dituzte erreskate lanetan. Goizeko zortziak aldera amaitu dute azken eskiatzaileak jaisten. Antonio Basagoiti PPko Euskal Autonomia Erkidegoko buruzagia dago erreskatatuen artean. Basagoiti jaitsi dute jadanik, goizaldeko laurak aldera, Twitter bidez jakinarazi duenez.

Aramon enpresak jakinarazi duenez, ez da inolako gorabeherarik izan erreskatatu zain zeudenen artean, eta barkamena eskatu die jaitsi ezinik geratu direnei. Gaur ez dute estazioa zabalduko, azpiegiturek kalterik duten aztertzen emango baitute eguna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.