Mila pertsona inguru elkartu dira Baionan irtenbide politikoa eskatzeko manifestazioan. AB, Batasuna eta EAk deitu dute manifestazioa, Dergi euskal preso ohiaren atxiloketa slatu eta irtenbide politikoa eskatzeko.
Manifestazioa 17:15ak aldera abiatu da Euskalduna plazatik, honen buruan deialdia egin duten alderdietako ordezkariak joan dira Aterabide politikoa orain! leloa euskeraz eta frantsez zuen pankartarekin.
Pankarta nagusiaz gain beste zenbait ere ikusi ahal izan dira. Alderdietako ordezkarien atzetik hautetsiak joan dira Euskal Heriaren aitortza eskatzen zuen pankartarekin. Beste bi pankartek preso politikoen eskubideak eta Dergiren askatasuna aldarrikatu dituzte.