ENERGIA

Milafrangako argindar zentralak Hernanikoarekin duen lotura eten dute langileek

Frantziako Legebiltzarrean EDF argindar zerbitzuari akzioak saltzeko baimena emateko bidea irekiko dute, bihar. Sindikatuak erabaki horren kontra daude pribatizazioa ekar dezakeela uste baitute, eta, beraz, mobilizazioak egiten ari dira. Mobilizazio horien barruan Milafrangako (Lapurdi) Argia zentraleko zerbitzua eten dute langileek .Zentral horrek Hernanikora (Gipuzkoa) bidaltzen du argindarra, eta Hernanitik Hego Euskal Herrira eta Espainiara zabaltzen da.

2004ko ekainaren 28a
16:03
Entzun
Milafrangako Argia zentralak Hernaniko zentralarekin duen konexioa eten dute gaur langileek. Horrenbestez, ez da argindarrik iristen Hernanira. Izan ere, Frantziako EDF argindar zerbitzuak esportatu egiten du energia.

Hala ere, horrek ez du esan nahi Hego Euskal Herrian argindar hornikuntza arazoak izango direnik, Ipar Euskal Herritik datorren hori laguntza gisa erabiltzen baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.