Milaka eta milaka lagun bildu dira gaur arratsaldean Bilbon, Proiektu guztiak, eskubide guztiak lelopean, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak asteartean gazte mugimenduaren aurka egindako operazioa salatzeko.
Ekimenaren bukaeran atxilotuen senideek hitz egin dute, eta operazioa "politikoa" izan dela esan dute eta antzeko egoerarik ez dela Europan. Gazteen militantzia soziala eta politikoa ez dela delitu aldarrikatu dute, baizik eta "oinarrizko eskubidea". "Ez dira gaizkileak, ez dira lapurrak, baizik eta ikasleak eta langileak, ameslariak eta borrokalariak".
Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen operazioa, eta 34 lagun atzeman zituzten, Segi gazte erakundearekin lotura dutelakoan. Gaur 35.a atzeman dute.
Hainbat esparruko eragileak izan dira Bilbon. Haien artean, politikariak: ezker abertzaleko -Tasio Erkizia, Rufi Etxeberria, Julen Aginako, Jone Goirizelaia...-, Aralarreko -Oxel Erostarbe eusko legebiltzarkidea, kasu- eta EAko -Jesus Mari Larrazabal eusko legebiltzarkidea- ordezkariak.
gazteen aurkako operazioa
Milaka eta milaka lagunek salatu dute Bilbon gazte mugimenduaren aurkako operazioa
'Proiektu guztiak, eskubide guztiak' lelopean bildu dira. Atxiloketa "politikoak" izan direla salatu duten gazteen senideek. Ezker abertzaleko, Aralarreko eta EAko ordezkariak ekimenean izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu